Bueltan da potoa

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2019ko urt. 7a, 08:03
Doinua: Bizkaiko aberatsak
Bizkaiko txapelketak
utzi erresaka,
gauza txukunik joan zen
egin entresaka!
Potoa bueltan dugu
berriz tipi-tapa
Iñakirenean geu
berriro bueltaka,
bi mila ta hemeretzi
gure urtea da ta.


Urte hau izango da
zinez dotorea,
aitortzea dagokit
neure ohorea.
Exergiak prestatu
digunez orea,
aurtengo Potojorran
da oraindik hobea,
lmedikua lehen bagendun
laister doktorea.

Martxa berriz hasteko
desiatzen gaude
poto sen handiena
dugu gure alde.
Su Señoriari ere
gure ahalmenez galde,
esandako guztiak
ez dira debalde:
aurten landuko dugu
potoa cum laude.

KEYNES