Kanpai zahar urte berri
holan dute iragarri
guztiok gaude abentura ta
notizi egarri.
Naiz pentsatzen dugun sarri
zer behar digun ekarri...
zorionean, ikusi arte,
ezin da igarri.
Hilbeltzak kasi 12
itxura hartzen da ari
kukua nola oraindik ez den
aritu kantari.
Beste urte bat opari
daukagu ez izan nagi
eta indarrez heldu urteak
dakarkigunari.
Beraz hartu lasai arnas
gara jasateko kapaz
eta norbera elika bedi
norberak emanaz.
Gozatu janaz, edanaz,
gure arteko harremanaz,
ta ez gaitezen inoiz damutu
egin ez izanaz.
ZALDUNA. IJORRETAN