Protagonismo kuotarena

Doinua: Iparragirre abila dela

Eguenetan norberak nahi du
protagonismoan kuota,
ondo edo gaizki baina kantatu
nola ez baitu inporta.
Hemen da Uriola
berdina ez da inola,
hau da txandapasa sorta,
Garrotek ere paso egiteak
utzi nau erabat jota. -i

Ainara, Ainho-ainho, Markinez eta
bestela hor da Altuna,
sorkuntza krisi sakon-sakona
dutela da ezaguna.
Non dago alternatiba,
egon, badago, biba!
dotore dator eguna,
doktoreari, Ana Single-i,
paso ematen dioguna.

KENES