Goazen!

Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago

_
 
 
Haurtxo txikia negarrez dago
titia galtzean beldurra;
egia ez azaleratzea
nahi du dionak gezurra.
Bertsotan dagoenak desira
du_errimategi apurra!
Eta Txikonek ospea nahi dau,
"bakoitzak bere gailurra!"
 
Zoramena izango da ziur
askorentzat beharbada;
bestentzat heroi baten azala
Txikonek badu eupada!
Hala ere eztabaidagarri
albistea dugu jada:
Telebistan ateratzen dena
ikus daitekena baita
 
Diru asko mugitu egiten du
gutxi batzuen bizioak;
futbola okerragoa da ta
txori-buru afizioak.
Ikas ditzagun, gurenagatu
jasotako lezioak:
hasi ditzagun elkarrekin gu
bertso-expedizioak!