Bihar goratzeko Agate,
gaur ardo eta agape,
Abandon ondo gabiltza gaur ta
besteak ez du axola bape.
Ez dugu ikusten Santa,
aitortuz guztiok kanta,
“euskal oasi” omen dugu hau
hori da egungo mantra.
Bilbon zer da gaur nagusi?
Polit edota itsusi,
turistek kasu egitekotan
In english beharko hasi.
Abandon da San Bizente,
Elizak hor dirau tente,
baina aspaldi hontan ez dabil
garai batean beste jende.
Jendea gutxi badabil,
“Bishop” ez habil hain abil,
puruak gutxi ikusi arren,
elizak dirudi “church” hil.
San Mames da elizegi,
Athletic-en Elizegi,
“millonario prematuroak”
gurtzen dituzte gehiegi.
Belarriprest, ahobizi,
Euskareldiak zer (j)auzi,
Guretzat ez da inoiz amaitzen,
zenbaitentzat ez da hasi.
Hauteskundeak maiatzan,
Aburto hasi da dantzan,
ta ospatzeko prestatu danok
Txerri-belarriak saltsan.
POTOJORRAN