Euskaldunentzat milaka dira
Espainian delitu mota
berriro ere auzitegiak
lotsa gabe-eman du nota
“Gara da Egin-en jarraipena
ideologikoa” bota
Juztizia itsua geratu egin da
hau entzutean lur jota (bis)
Egin-en kontrako erasoan
hauxe daukagu azkena
bere lokala ta makinaria
balio handikoa zena
Justiziaren zaintzapean zen
ondatu egin da dena
hiru kilo zorrak ere bai
omen dauka jarraipena (bis)
Frankismoaren jarraiperari
Justizia al da begira?
aizu, laguna, ez pentsa hori,
oker zaude tira,tira
horretan ez dela jarraipenik
egia dela argi da
lehengo frankistak ta oraingoak
frankista berberak dira (bis)
Deustu