(Leloa)
GORA THE PEOPLE
TXAPELA ETA GORRA
GORA THE PEOPLE
KEFIRRA TA TXISTORRA
EUSKARAZ A LITTLE MUCHO EZ DA, BAINA INGELESA WELL IKASI
GU BETI IZANGO GARA THE PEOPLE
SUPERCOOL TA JATORRA.
1)
Itzulia Basque Country
Eurokopa, MTV (emtibi)
Guggenheim eta rugby
nahiz Bizkaiko zubi
kontua bihurtu da
to be or not to be (tu bi or not tu bi)
2)
Barakan Bertsolari
Exhibition Center
BBK Live (laif) eredu
oro business, affaire
Bilbo postal hutsa da.
ta Bizkaia poster.
3)
Murgilketa da Diving (daibin)
ta korrika running (ranin)
aukeraketa denak
orain dira casting
inglesez behar al du
polita izan dadin?
4)
Orain Vox da lehen zena
Falange y de las JONS
lehen zen Gaztelugatxe
orain da Game of Thrones (geim of zrons)
"procés" honetan sarri
esaten da "collons"!
5) Kutxa zena bihurtu
ziguten Kutxabank
Bolintxu suntsitzeko
Super Zor, katakrak!
"Fuck you!" (fok-iu) esateko gogo
oso handia daukat!
POTOJORRAN BERTSO ESKOLA ETA ALGARA KONPARTSA
2019KO KOPLA TXIKIEN LEHIAKETA
BILBO
EUSKAL HERRIA
LUR PLANETA (Aupa Ane eta Galder!)