Martiaren lalengo astie ez ei da hondartzarako sasoie. Katarro itzela harrapa gure ez badozu noski. Beraz, eguntxo batzuk opor dekodazela aprobetxaute, kotxie hartu eta Ais de Provançe-ra etor naz hameko baztarrak begituten.
Ais de Provançe huri polite da, zaharra, eta alde zaharra zahar eta handi deko. Huri polite da bere etxeetan, zaharretan zein barriyetan kolore larua nagusiye dalako. Teilak be gorriyek izanagaitik holango ukutu beilegie deukie inguruagaz harmonia kromatikoan laguntzen dauana. Ais antza erromatarren garaien sortu zan bertan ur beroak egozala ustiatzeko. Erromatarrek sortutako huri guztien moduen, foroa edo plaza bat euki auen. Gaur egun, plaza handi bat deko erdiyen garaiko Foroa izin ei zana. Gaur egun hortik ehun metrora merkatue egiten da egunero. Hurie hortik hazi zan eta hainbeste mendetan tamaina hartzen joan da. Garai zaharretako oinplano bihurguntsue gordetan dau. Ez huri arabiarren moduen, baie bai nahikoa galtzeko adi ez bazabiz.
Ais de Provançe da Frantzionetan
huri bat ondo jagona
alde zaharrean eta barriyen
bizi da hainbat pertsona
huri lasaia bertan galtzeko
aukerea be dekona.
Kanpoaldean autopistak ta
hainbeste bide itsusi
ta pixkanaka hainbeste kotxe
nekez daitekez ikusi,
erdiguneko kale estuetan
isiltasuna nagusi.
Jende nahikotxo bizi da hamen
horren da leku atsegin
errez leikio bizitokiko
kezkari hemen jaregin
zuhaitz puntetan kalean bertan
beleek be kabia egin.
Neguan gagoz ta hotz-beroan
ez da apenas igertan
Euskal Herriaz alde handia
topatu dot benetan
Inauteriko girorik bape
ez dot ikusi nik bertan.
Guti Errez