Provençe berba bera Latinetik dator. Erromatarrek holantxi deitzen eutsoen hameko lurraldeari, hau da, italiar penintsulatik gertuen egoanari eta arinen menperatu eurena. Arinagoko denboretan keltiarrak ei zirien hameko biztanleak, arinagokoak menperatu, akatu edota kanporarazo eta gero noski. Hau dala eta lurraldean erromatar aztarnategiak asko dira eta asko eta asko ikus daitekez.
Gaur Glanun izeneko hurian egon naz.
Provençen dago mendi artean
izkutatua antzina
keltiarrek behin egin huria
harriz horma ta erpina
harkaitz artean eragi euren
eukielako jakina
iturritxo bat han dagoala
Glanis jainkoak egina.
Keltiar eurek gastatu euren
hainbat harri ta ingude
greziarrek be hobetu euren
hainbat plaza ta orube.
Ta azkenean erromatarrek
egin ziran bertan jaube
denbora asko pasatu barik
bera erromatartu be.
Glanis jainkoak ipini eban
iturria zan berezi
sendagarria itxura baten
ta hori ez da itsusi.
Garaiko askok euren begiez
ziur eurela ikusi,
konta leikie gaur egun baina
tamalez ez da inor bizi.
Glanum huriak pasatu ditu
denbora on eta txarrak
halako baten jasan ebazan
hain gertakari kaxkarrak.
Gaur egunean bertan turistak
dira biztanle bakarrak,
sei euro paga ta ikusi ahal
dituzu hango hondarrak.
Guti Errez