Erromako berri

Vueling hegaldietan aldizkari bat eskaintzen zaie bidaiariei. Orrialde batean, tarte zuri bat dago, umeok marrazki bat edo, zelan ez, bertso bat utzi diezaiegun hurrengo bidaiariei. Doinua: Txirrita hil dala

Erromaraino joan nahi eta
hartu genuen Vueling,
Colosseoz gain Cittá Eternan
badago nahiko zeregin.
iVia Appia Antican edo
gaur Villa Borghesen berdin
ikusi dugu nola Erroma
den maitagarri ta zikin.