WANTED: Dead or Alive

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2019ko mar. 13a, 18:35
Bizkaiko Far West zapaldu genuen domekan Potojorran. Portugalete moment. Hantxe, botak eta txanoa jantzita egin genituen eginahalak. Merezi izan zuen, prefosta. Zorionak etxekoei. Sheriff hutsak dira, basamortu (ohi)-ko loreak. Periferia. Feri-feria. Biba zuek.
Martxoak 10, 2019ko taldekako Bizkaiko Bertsolari txapelketako kanporaketa. Far West garaile, Elorri bakerotan eta Potojorran, ohiko legean, indioarena egiten. Zorionak garaileei. Maite zaituztegu oraindik. Behar zaituztegu. Biba zuek, eta biba beste bakero eta indio guztiak ere.

POTOA WANTED, ederra giroa eta espiritu olinpikoa. Dead or alive, bazkariko lagun artean guztiok garaile.

Lehen aldiak ez omen dira inoiz errazak. Ana "Single" ere bete-betean sartu da gure "potocall"era.
Epaile eta gaijartzen agintari izandako ainhoak ere ez ditugu saltzeko.
Apoloren urtebetetzea ospatzeko modu hoberik ba ote??
Biba bertsoa eta biba gu!

Long life Far West zoragarriari eta, nola ez, gure ahizpaorde diren Elorritarrei!!