Gaur dira zazpi urte gure lagun Mauri Iruretagoienak bere poto metraileta bazter utzi zuela. Haren oihartzunak bizirik daude, ordea, gugan.
Doinua: Iparragirre abila dela
Ai zazpi urte nola joan diren bertsoz ta potoz beteta, Lehendakaritzatik joan da Lopez, joan da Apolo, joan da ETA. Gogoan haugu Mauri, bertso bihotzen zauri, kamustu duk metraileta, errepikaezin eta bakarra alferrik ez hintzen eta.