Hamarreko zorriak, udabarriari jarriak

Doinua: hamalauen heriotzean

1)
Udabarri hastean
Iretargi bete,
Zer barrizten dabilen
Behatu leiteke:
Negua joan jaku
Edurretan merke,
Otsaileko eguzkia
Indarrez potente,
Klima berotu dala
Nork ez dakusa ete?

2)

Beroaldi horretan

Politika lohia:

Munduan hazten doa

Muturreko eskoia,

Alkar harturik dabil

Jotze aldera goia,

Barkatu ekartzea

Betiko sermoia:

Besteok batu gaitezan

Ez al da sasoia?


3)

Politikaz ganera

Gure euskal printzan,

Ez dogu amore emoten

Euskaldun baldintzan:

Zelan herririk herri

txertatzen gabiltzan,

Hizkuntzaren hazia

Neguko penditzan,

Udabarriz loratzen

Gara euskalgintzan:


4)

Urkiola, Altube

Izpegi, Belate,

Korrika barriz dator

Euskera estandarte,

Mila aldarrikapen,

Lana, borondate,

Altsasura heltzean

Eskatu behar jake,

Geldi lotu daitela

Zeozer mugitu arte.



5)

Bertso ikuspegia

Adituta alboz,

Bizkaian para dira

Hirukoteak ados,

Sotok jada bost txapel

Nafarroako ardoz,

Arabako finala

Martiko akaboz,

Eta Gipuzkoan bere

Abiatzear dagoz.


6)

Ta uda bitartean

Hiru hil edo bi,

Haize goxoa opesten

Dotsuet danori!

Segi daigun egiten

Txarto edo ongi,

Bihotz ta garunaren

Artean dan hori,

Ta bertso apologia

Mauri ta Apolori.



LUKI MANTXU