Aste Santuko alperra
galtzeko bide ederra
halako baten arrebak bota
proposamen ez okerra
Bilbo erdian umeentzako
sukaldaritza tailerra.
Ai lobaren esfortzua
lotsati ta barritsua
loba eroan neban bertara
hezteko bere zentzua
eta ikasi eian prestatzen
janari osasuntsua.
Hortxe ekin eutsan gogoz
pizza egiteko asmoz
gaina barazkiz egin genduan
ta oinarria oilaskoz
postrean sushi antzeko roilo
bat datil eta platanoz
Loba zan sukaldaria
osaba pintxe nagia
beharra berak egin eban ta
ni gero jaso saria
eta onartu behar dot gozo
egoala janaria.
Guti Errez