Egun bat, bi urtebetetze

Potojorranen inguruko diren Eli 40 eta Ander Artolak (AA+) euren egune ospatzen dute gaur. Hori dela medio, bertso bana opari hemen.

ELI 40

Zimurtzen hasi aurretik
arima ta aurpegi,
lau hamarkada ei dira
bizi-mugarri erdi
zenbat ikasle ohi ta
zenbat barnetegi?
ta egiteke dozuna?
gehiago? gehiegi?
euskarari bizitza
damotsazu Eli,
ba beste urte askoan
gugaz hortan segi.


AA+
40tik gorago
hi omen hagola,
baina ilez lepo duk
oraindik oskola.
Bertsotan baina epel
dabilkik odola,
aspaldi poto gutxi
dakar hik, Artola,
kamustu egin al zaik
bertsoen pistola?


BUIAKO PLAZATIK