Danok gozank Onintza

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2019ko eka. 24a, 10:37
Berriki Onintza Enbeita bertsolariari Algortan egindako erasoen aurka, Potojorran ezin isilik gelditu. Doinua: Fernando Amezketarraren marrazki bizidunetakoa

Zenbat eraso ikusi eta

jo behar dugu sirena,

Enbeita izan da erasotua

ta aitzakia Txerena.

Algortakoan ikusi dugu

batzuk benetan direna,

lehen erasoa ez da izan noski

baina ea den azkena.

JOSEBA BARANDIARAN



Batzuek nola kamustu gura

duten pertsonaren hitza

eta gainera anonimoki

koldar antzean dabiltza.

Denok batera lortu dezagun

Askatasunaren giltza:

jaso ezazu gure babesa

zurekin gaude Onintza.


ENEKO ABASOLO