Uztailak 4an 4 urte

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2019ko uzt. 3a, 17:34

Doinua: oraindik hango oihartzun hots bat

1)

Uztailak lau zituen eta
ez dugu bela ahaztuko,
inperioaren egun betean
zintugula agurtuko.
Arrosa aldetik arantza handi bat
Potojorran da lekuko,
lau urte joan direla baina
ez zaigu erraz ahaztuko.

2)

"Pregunte txarra ez bada" zion
galdera txarren aurretik,
galderak berak sarri askotan
izaten zuen urretik.
Zortedun gara zu ezagutu
zintugulako hurretik,
pregunte txarra ez bada nora
joan zinen gure artetik?

3)

Lizentzia gabe baina irratiak
hortxe jarraitzen du sendo,
Bilbo Hiria seinale ona,
hemendik eta hemengo.
Potojorranen potoa lege
aurren eta azkenengo,
gauzak larregi aldatzea ere
espero al zenuen edo?

4)

Lelotzat hartzen ez gaituztenei
esanaz hay que mejorar,
lehen Bikain zena gaur Ramon Bilbao
koparik ja ez dago lar.
Kosmopaleto artera nahiz ta
gaituzten kolpe baten sar
Bilbo berdintsu dago Apolo,
betiko lez eder ta zahar.

5)

Mauri ta biak falta zarete
hori ez dugu mesede,
baina umorea mantendu dugu
obligazio ta xede.
Ana Single ta Garrotegaz be
potoa beti errege,
bertso-erasoak perpetratzea
dugu beti gure xede (!).
(eta ez lege)

KEYNES