Kosovoko mugatik

Doinua:

Aupa danori hementxe nabil
Balkanetako garaian,
Kosovo, Montenegro ta Albania
mugen arteko ezbaian.
Agindu nahi dot mosu handi bana
beti be laztan lasaian,
postal txiki hau han jasotzean
norbaitek erantzun daian.

GARROTE



Mendi altua, atx eta bedar
oso paisaia polita
ta zu bertsotan arnas estuka
igo al duzu korrika?
lavajillasa hondatu jata
nago sofan eserita
urte honetan egin al duzu
Uriolako kronika?

LAVAJILLAS JAUBEA