Aurten ideia beste norabait joatea zan, baie ikuzgailuagaz arazoak izin dodaz eta azkenien patataren lurraldera etor naz. Bateron batek Araban nagoala pentseko dau, baie ez. Askoz iparralderago nago: Irlandan.
Aurten, lehenengo gauean izan ezik, denbora guztiye Cork-en, i gCorcaigh gaelikoz, pasako dot. Lehenengo gaua, eta bidaiaren gorabeherak zirala ta ez zirala Dublinen pasa naban. Dublin Gaelikoz zelan esaten dan danok dakizuela suposatzen dot eta beraz ez dot hamen imingo. Gau horretan deigarriena zera izan zan: gela Camden Place izeneko kale batean hartu neban eta kale horren ondoan Camden Street dago, (bai street hitza estarta berbatik dator baie ez dautsegu esango), eta bertan ikaragarrizko giroa izin zan.
Camden Street-en hasita
kristoren giro polita.
Bariku gaua kale horretan
ezin hobeto elika
nesta ta mutil ezain ta polit
ta zuzeneko musika.
Mutil bat ahaleginean
aulkitxo baten gainean.
Buzuki-a jo trebetasunez...
Jakin hori zer ete dan:
gitarra antza deko handia
baina sokak binan-binan.
Kantari be bazan fina
atzamarrekin arina.
Kanta motelik ez eban joten
ez zan behar ahalegina
lekua jendez mukuru zan ta
ezin gehiago arrima.
Bere denbora beteta
ta buzuki-a gordeta,
alde egin eban tarte batean
jendea ondo aseta.
Bigarren txandan ez nintzan sartu
sartzerik ez neukon eta.
Eta ondoren lotara joan nintzan.
Guti Errez