Bigarren egunean etor nintzan Cork-era, go Corcaigh gaelikoz, trenean gainera. Oso tren polita eta modernoa da. Hiru orduten Dublinetik Cork-eraino egiten du. Goizeko hamaiketakoa hartu neuen eta topera ebilen, leku guztiyak hartuta bidaiari batzuk zutunik eta guzti. Zorionez leiho ondoan jezarri ahal izan nintzan eta Irlandako paisaia, tírdhreach na hÉireann gaelikoz, ikusi.
Goizeko hamaiketan
urten behar trenak
laurden gutxiagotan
han nengoan behintzat
bilatzen hasi nintzan
eserleku huts bat
eta aurkitu neban
nire ustez niretzat.
Bapatean neskie
jatan agertu han
ní nengoan aulkia
erreklamatuan
eskaria egin ei
eban barikuan
baina azkenien itzi
ninduan lekuan.
Berbetan hasi ginan
nonbait gazteleran
euskeraz ez ekiala
be autortu eustan
irlandar naturala
hazia han bertan
Bilbon egonekoa zan
Erasmus garaian.
Trenean, gugndik oso paraje, adineko bikote bat egoan, hirurogei urtetik gorakoak biyak nire eritziyen, eta halako baten alabea euren lobagaz agertu zan. Laurek alkarregaz berbean hasi zirien, eta oker ez banago gaelikoz egin euren. Entzuten dodan lehenengo aldie.
Eguerdi beranduan Cork-era iritsi nentzen, eta lotarako leka bilatu neban.
Guti Errez