sa talamh prátaí, agus ní in Araba

Corcaigh sa chathair / Cork hiria

Corcaigh Eireko bigarren hiriye da, hala ta guztiz, ez da hiri handiya, ehun eta hogeita zazpi mila biztanle, Barakaldo eta Sestao baino gutxiago. Orokorrean nahiko hiri txukune eta erosoa da. Etxe gehienek laugarren pisurik ez daukie, batzuek bigarrena baino ez, eta gehien-gehienek beheko eta lehenengo solairuaz osatzen direz. Hori bai, etxerik gehienak alkarren ondoan dagoz ileretan, eta “adosauen” hiriye emoten dau.

Bertoko ibaiak “Lee” izena deko, An Laoi gaelikoz, eta erreka handiye da. Bere bokaletik paraje holango uharte nausiye egiten dau, eta bertan kokatute dago hiriye. Penitsulako Ertaroko hiriyek ez bezala eleizatik ez dago antolatua eta ez dekoz Bilbon, Gazteizen edo Durangon dagozan Goienkale, Artekale eta Barrenkale. Denboreagaz garaiko harresiyek bota eurezan eta gaur egun uharte ia osoa betetan dau, gehi albo bietan dagozan eraikin eta auzoak.

 

Goizean denda asko

ez dagoz aparte

gura dozuna bertan

errez paga zeinke

liburuak, lantresnak,

garesti ta merke

British Market izenez

azoka be dauke

Tailandiko fruitua

be eros daiteke.

 

Gose izan ezkero

tripazorriakaz

jatetxe ta antzeko

topatzea erraz

mexikar zein txinatar

turkiar aukeraz

ta bertako aukera

ez dago ba eskas

Fish and Chips deitzen dana

arrain patatakaz.

 

Corcaigh-en tabernak dagoz

ta giro epela

eguerditik aurrera

zabaltzen direla

bertan batuko dira

lehoi ta gazela

dortoka ta gamelu

ez bada bestela

gauero egoten da

parranda itzela.