sa talamh prátaí, agus ní in Araba

na príosún an oileáin / uharteko espetxea

Asteartean Spike Island, Innis Píc gaelikoz, ikustera joan nintzan. Irlandako Alcatraz-a deitzen dotsie, baie berau baino sano zaharragoa dá. Egon Cobh, gaelikoz Cóbh, herriaren aurrean dago.
Bertara joateko ferry-a hartu behar da. Ferry-ak Titanic itsasontzi famatuak izan eban azken geldialdia bertan eta museotxu bet egin dotsie bertan. Lehengo egunien behintzat anaia txikerrak ez eban ikisi anaia zaharrarengandik.
Bertara ailegatute, hasten da bisitaldiye. Uhartea berez txikerra da, etxe gutxi batzuk dekoz, eta gero gartzela egon zan muinorako igokerie. Presondegiak historia luzie deko, hasera baten monastegie izin zan, baie Tarteko Erdi Aroan gotorleku bihurtu eurien An Loai errekaren bokalean dagoala profitatuz. Holan mantendu zan XIX mendean presondegi bihurtu arte . 
1985. urtean matxinada sonatua jazo zan bertan, eta 2004.urtean itzi otsien presondegitzat erabiltzeari. Gaur egun gune turistikoa da.
Cobh herriaren aurrean dago
Píc izeneko irla hau,
dagoeneko jendea ez da 
bertan bizi egun ta gau
bere amaieran espetxea zan
ziega eta enparau
leku bitxia izatez bada
baina tristura emoten dau.

Han britaniar inperioak
jarri kataiaren hotsa
sartu ebazan ez eutsienak
bere legeari lotsa
harri artean bokale baten
krudeltasunaren hotza
mila urtean bertan errege
ibili da heriotza.

Pobrezia zan lehengo Irlandan
oso ohiko ta gogorra
gosetea maiz izaten zan han
gehienentzat derrigorra
umiek bere jasaten euren
bere laztan oldarkorra 
eta patatak ohosteagaitik
urtietako zigorra.

Espetxean ez dira askotan
anaitasunezko jaiak
askatasunik ezak ez dakar
poztea inoz bisaiak
preso artean lizkarra dakar
gorrotoaren ibaiak
Kerritarrak ta Corkarrak ziran
errukibako etsaiak.
Guti Errez