sa talamh prátaí, agus ní in Araba

I mbaile Chionn tSáile / Chion tSáile herrian


Irlandako hegoaldean, itsasertzean hain zuzen be, Chion tSáile herria dago. Orokorrean Irlandako itsasertzeko herriak nahiko politak iziteko famea daukie, eta hala da. Dana dala, paisaia sano ezberdina da guriagaz konparaute. Hamen ez dago mendi askorik, orokorrean nahiko laue da. Eta kostaldean altuera apur bet gehiau badago be, bataz beste ez da pasako berrehun metrotarik. Arin esateko Artxanda garaiaue de. Hori bai, kostea askoz be bihurgunetsuagoa da eta itsasadarrak, padurak eta ibarrak askoz luzeauek eta okerrauek direz. Etxeak kolore askotakoak, baia altura bakarrekoak eta gitxi batzuk altura bikoak. Ieilatu guztiyek baltzak direz, teilatuotan teilak ez dira apenas igertan, baia geratzen direzan konpondu bako teilatu zaharretan garai baten arbelaz eiten eurezala susma daiteke.
Bertara iristeko berrogeita hamar bat kilometro egin behar direz errepide eskas batez; konparazio baterako Iturritxualdetik hara doan errepidearen modukoa da. Chion tSaile herria dago itsasotik igoz itsasadar batean barrura igaroz herri handitxue da portu ta karrajoz jendea bizitzeko hiru gune dekoz. Autobusez iritsi ta bertan dauzenak pentsa leike dirala han aberatsenak hasierako gunean dagoz almazenak Bertako portua ta zerbitzu gehienak. Eskubire jo eta munoa da soslai hiru kilometrora hogei metro garai auzoan gazteluak hondatuta darrai auzo txikerra danez gaztelua be bai. Erdira itzulita jo ezkerretara hiru kilometrotan ibili gogara gotorlekua dago sortzeko zirrara bera ikustekotan pagatu behar da.
Guti Errez