Lana

Oh! baserritxo

 

Kurtso berrian datu zaharra

ibili da ahoz-aho

hiru mila ta piku ikasle

iaz baino gutxiago

gauzak honela, etorkizuna

ez da batere oparo

zeren ta gaurko langilarentzat

erreleborik ez dago

 

Beste datu bat ere dago

ekuazioan sartzeko

bi eta erdi langile behar

pentsionista bakoitzeko

bat koma zortzi baino ez dago

antza hori ez da nahiko

aitzakia ona lanaldi-epea

ia hil arte luzatzeko

 

Ikuspuntua aldatu ezkero

agian konpondu liteke

mundu osoan jende asko da

ta behar handiak dituzte

hemen langile gutxi daukagu

eurek lan egin nahi dute

Rh-ko kontu horretaz

ez naiz oso exijente


Deustu