Zazpi-kaleko tabernan gaude.
gauak gu gaitu nahasi,
irrintzi, bertso, doinu, errima,
desafino ta garrasi,
Xake tabernan elkartu gara,
zazpi bertsolari kasi,
Xake mahaiaren plater artean
afal goxo bertso gazi.
Ai potorikan ez bageneuka
zeri so txaloka hasi.
Heldu bertsoa sustraietatik,
garunetik mihira jaso.
Ainhoak bota ein du galdera
Ta guk ezin dugu paso
egunean-behin jolasa dugu
erantzuna zaila oso.
Ausaz bota dut nere zortera
Baina ez nago ditsozo
Potojorrekin kantatzea da
loteria bat akaso.
Azken arnasa eman nahi nuke,
denbora agortzen ari da.
Azken arnasa eman nahi nuke,
Gentea barrez, disdira,
Azken arnasa eman nahi nuke,
Ostegunetan, begira
Azken arnasa eman nahi nuke,
Zuekin kantuan siki(e)ra
Azken arnasa eman nahi nuke,
potoak entzuten dira.