Bilbo aldeko bertso eskolen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2020ko ots. 3a, 12:06

Arrigorriagan ospatu zen otsailak 1ean Bilbo aldeko bertso eskolen eguna. Arrigorriaga, Galdakao, Santutxu, Deustu (Elorri) eta Bilboko (Potojorran) bertso eskolak elkartu ziren. Arguia elkarteko bazkariaz gain, taberna ezberdinetan eta Gaztetxean egindako saioekin osatu zuten eguna. Gird ederra, bai klimatologiari dagokionez, bai bertso tenperaturari dagokionez.

Hego Uribeko eskualdeko bertso eskolen harremanak sendotu eta sustatzeko, Bertso Egunpasa ederra antolatu zuten Arrigorriagako Bertso Eskolaren eskutik. Eskola ezberdinetako bertsolariek osatutako bertsoak tartekatu zituzten taberna ezberdinetan eta Arguia elkartean burututako bertso egunean. Lehia kutsurik gabe, udaberri eta udazkenean burutuko den txapelketaren atariko gisa, egun pasa ederra egin zuten bertsolari eta bertsozaleek. Antolakuntza aparta Arrigorriagakoa eta partaideak gustora. Bilbon bertsoa bizirik dagoen seinale, belaunaldi ezberdinetako lagunak jardun ziren lanean eta kantuan.