uriola.eus

MAIXU Joxe Mari

Erabiltzailearen aurpegia
Doinua: Habanera
Berri Txarrak ta agurrak
ezin eten luizia,
minbiziak eraman hau
ekarriaz desgrazia.
Min bizi batek hartu dik
geure inguru guztia
"Zatoz Jolastera" huan
hire oihu nagusia.
Joxe Mari, loran zagok
landatutako hazia
nola ahaztu Ikastola
nola ahaztu Hik Hasi-a
gugan hago MAIXU handi
ta gugan zagok auzia:
kimu berriz hornitzea
luzaz heuri ikasia.

JOSEBA BARANDIARAN

https://www.berria.eus/albisteak/177471/joxe-mari-auzmendi-hil-da-hik-hasi-ren-sortzaileetako-bat.htm

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa