Euskal Oasia - 2020ko Koplillen lehiaketa

Potojorran eta Algara Konpartsak "Potoa al gara?" galdera/izen erretorikoz, Euskal Oasia aurkeztu zuten Kafe Antzokian, larunbatez, hilak 15, Bilboko Aratusteetako 2020ko Koplilla Lehiaketan. Doinua The Beatlesen Ob-La-Dd, Ob-La-Da kantarena izan zen. Aurten ez zen putxerazorik egon eta jende serioagoak lortu zituen putxerak. Epaileen lanak behingoz zentzu ona izan zuela frogatzeko, podiumetik at gelditu zen aurten zoroetxe itxurako oasiko ordezkaritza.

EUZKADI HOLAN DA

ENTZUN ONGI:

ETXE ORO BATZOKI


1)

Euskal Oasiko ur denak epel

eta gu beduindar ergel

ez datil, ez komisio, ez ustel

ispilukeria hutsa da De Miguel.

2)

Osakidetzako oposaketa

Darponen popako txintxeta,

gameluren bat gidatu nahi bada…

lehenik atera sabindarren karneta.

3)

Abiadura Handian Abando,

Aburto ta Tapiak bando,

klimak laisterrago digu esango

ez ote garen basamortu izango.

4)

Bus geltoki eta irla berriak

eskatzen al ditu herriak?

Jeltzaleak “a ver chale” bizitzeko

zeuek estutu ondo zuen gerriak. 

5)

Eurokopa dator menuarekin

Michelinbako izarrekin,

Gorri nafarrez topa egin arren

baietz danok La Roja jan patatekin. 

6)

Urkullu eta Ortuzar bi jeke,

ongi mozorrotzen zer neke

trabesia luzea egin dute

beti Madrili transferentzia eske. 

7)

Euskal oasi txiki eta apal

lagunik ez daukagu argal,

datilen partiketan gu nagusi

ustel usain pixkatekin, baina legal.

 

 

POTOALGARA

(POTOJORRAN- ALGARA)

 

2020ko ARATUSTEAK