Datozen asteetan ere bertso eskolak bere jarduna burutuko duen susmoa dute hainbat herrialdeetako zerbitzu sekretuek. Koronabirusaren txertoa topatzeko adinako jakinmina dago, ordea, egoerak piztu duen zalantza nagusiarekin:
zer gertatuko ote da Garrotek taldearekin bat egiten duenean?
Txanda errespetatzen jarraituko ote dute?
Ezinezkoa dirudien horren erantzuna, hurrengo asteetan.
Katastrofea biribiltzeko, azken orduan kantura Ainhomarki bera ere batu zaie, eskolaren historiako lehen bertsolari emakume digitala. Lehen potoaren marka, ordea, kasta handiko beste bertsolari batek jarria zuen Deustutik.
Gora bertso terrorismoa!