Inguruari begiratuta
hau da atarramentua,
Covid-arekin elkarbizitzan
lortu den eskarmentua:
Aldatu da mundua
zaharra zaigu zendua,
non dauka testamentua?
orain axola zaigun bakarra
da deskonfinamentua.
Dena digital, guztia on line,
jitsi, zoom, skype edo meet,
telelanaren munduan gaude
ta hain ona den ez dakit.
Bertso eskolak eten,
taberna denak ERTEn,
ideia bueltan dabilkit:
mundu zaharra ez zen ederra,
berria ere ez da polit.
Sekula baino gehiago gaude
Espainiaren meneko,
autonomierdak bihurtu gaitu
berriro ere esaneko.
Ez ote den birusa,
aitzaki edo eskusa,
aurrekoaren gaineko,
metropolia Madrilen daukan
kolonia izateko.
Ahal dugun ezer aldatu edo
Bildu den indar zurruna,
sozialistek sozio bila
zein ezker ta zein eskuma...
Fuerte dago Iñigo
inkestetan nahi igo,
denak dabiltza zer suma:
uztailaren hamabi gauez
izango da erantzuna.
KEYNES