Bi aste pasa diren honetan
aurrera egin dugu fasez,
berriro aske izango garen
ametsa apur bat asez.
Aurpegian maskara
inoiz ohituko al gara?
alda dezagun jolasez:
edalontziak betez ginebraz
ta tonikaz edo Kasez.
Aste Nagusi barik gaudenez
ebatsi digute jaia,
birus gaiztoak eragin digu
tontolapiko bisaia.
Ospa daigun bizitza,
maitasuna ta hitza,
aproposa da garaia,
hausnarrerako terraza baten
tokia hartzen ez saia.
Hondartzarako plan gutxi daukat
normalean batazbeste,
ta txanda hartu beharko bada
joango naizenik ez uste.
Zer plan alternatibo
duzu niretzat Bilbo?
Mendirantza joan zaitezte!
Natura oso handia baita,
denok kabitzeko beste.
Eskola batzuk zabaldu dira
zergatik ez dago klaru...
normaltasuna aldarrikatzen
Jaurlaritzak hor dihardu,
ordutegi librean
3 fase betean
tarte gehiago daukagu:
egun bakoitza disfrutatzea
hori norberaren kargu.
KEYNES