Bilbon elkartu izan gara,
Aramaioko sorgina,
besarkada ta muxu oldea
keinu konplizez egina.
Txikia igoal tamainaz
indarra gutxik adina,
gaztea zara, bistako denez,
berdin zait zeure adina.
Alaitasuna zeure ikurra
ta irrifar ezberdina,
baikortasunak bizi izan zaitu
borborka eta gordina,
bertso batek nola bildu
Aintza, zeure pipermina...
baina bistan da zu gabe gure
Bilbo ez dela berdina.
LEAXPI