Forun jaioa hil da
Usurbil aldean,
kultura astindurik
beraren oldean.
2003ko
otsail betean
goardia zibila joan zen
beraren galdean,
ta handik gaixotu zen
guztion kaltean.
Arantzazun lehenbizi
Usurbilen gero,
beti kultura eta
euskaran bezero,
Jakinduria landuz
urtero urtero
liburu zenbaketa
ta azterketan bego,
herriko txori aske
euskararen hego.
Dotorezia lagun
batuan zein berba
erabili zekien
maisu ona zen, ba!
Egunkarian buru
zintuzten izenda,
zeurekiko miresmen
hau ezin da senda,
ta zeure lan eskerga
hemen geratzen da.
KEYNES