Etxien ez paretako bidaie para naban

Asuuncionera iritsi

 

Azkenien eguazten batez hegazkinaren barruen sartu nentzen, benetan bi izin zirien, baina detailetxo hori ardure gitxikoa da ‒, eta Jonas balearen barruen lekutara joan zen antzera, neu be Asuncioneraino, Paraguayko hiribure, ailega nentzen.

Lalengo eta behin bitxiye izin zan Loiun zenbet jende joien Boliviara eta danak bosna maletatzar eroiela. Euskal Herriyen egin ahal izin eurezan diru guztiyek eginde euren herrire bueltan joiezala emoten euan. Momentu baten ia hezgazkinean sartzie izingo gendun out jatan hainbeste maleta ikusite, baie beste zerik ez zan izin eta Madrila arazo barik ailega gintzezan.

Gero Madrilen beste hegazkin baten sartu nentzen, hegazkintzarra benetan, eta zuzen Ascensioneraino. Halabeharrez bidaiatzie lortu neuan egunien Paraguayre Irristaketa selekzio pilo bat etorri zan, nigez batera hegazkin berien, alemaniarrak, italiarrak, espainiarrak... Euskadikoak ez nauzen ikusi... Agian Foruetan Patinaje Artistikorik agertan ez dalako?

 

Hegaldi luze baten sartzean

mundutik behar da urten

beheko kaleko arau guztiek

bat-batean dira eten

metro baten lau lagun sartute

hantxe egoten ta jaten

lagun bagintzaz bertoko danok

gengokez ederto baten

 

Maskara baina ezin da kendu

eztarria arren siku

kendu ezkero sherifak joko

dau atoan txilibitu

baina afaritxo bat emoteko

behar dogu errenditu

ekarri eta Covida inoz

bere ez da existitu.

 

Afaldu eta ostera bere

mosukoaz estalirik

distrakzinoa badago baina

gaualdia dogularik

aldi gehiena lo emon eta

aulki estuan jarririk

gorputz osoa inurritue

geratzen jatzu azkenik

 

Inurritue kentzekotan da

ibilaldia berezko

gora ta behera egitea da

holakotan nahitaezko

azkenien be iristea da

helmugara beharrezko

Pinotxoren lez urtetan dozu

ia-ia egurrezko

 

Goizeko seiretan edo urten nauen aireportutik eta hitzartuta neukon garraioan, ‒ hoteleko langile batek, berba gitxikoak, gidatzen euan kotxien ‒, hoteleratu nentzen. Politena, baina, aireportutik urtendakoan ikusi neuan eguzki gorriye izin zan. Zeru zuriaren erdian gorringo gozo baten antzera.

Holako orduetan baina, Asuncionen mugimendu handiya egoan, kotxe asko batera eta bestera, kirolzaliek karran errepide ondoko parke batean, pobriek eskean semaforoetan...