Gaur, bi mila eta hogeitabateko urriaren hamabian, Paraguayn udal hauteskundeak izan dira. Hauteskunde prozesu bitxiye gero! Lalengo eta behin, hautesle guztiyek derrigor joan behar izin direz bozkatzera, eta ondorioz ilera luziek izin direz. Bigarrena, lalengo aldiz, bozka sistemea automatikoa izin da, hau da, hautesle bakotxak makina baten bere erabagiye marketan auen, eta ondorioz ez da papeletarik kontatu behar izin. Esperokoa danez ordu biten emoitzak ofizialak izin direz eta orain kriston zalapartie dago kaleetan kotxien bozinakaz eta musika altuegaz. Txapliguek, txaferuek eta holangoak be botetan dabiz. Hameko futbol taldiek ez ei dau liga askorik irabazten, ze ospakizune antzekoa da eta gogotsu dabiz zarataka... Bueno, Athletic-ek bez... Horretaz gain, bada beste berezitasun bet hameko hauteskunde sisteman bitxiye ein jatana. Alkatie aukeratzeko partiduari emoten dautsie boza, zerrendako burua iziten da, eta boz gehien lortzen dauan partiduak eskuratzen dau alkatetzie. Gero zinegotzi kopurue bozen araberakoa iziten da. Baina, zinegotziak aukeratzeko, zinegotziak berak erdietsi behar dauz bozak eta beraz ez dautsa ardure ze postuten zoazen, zenbat boz eskuratzen dozuzen baino. Zerrendan bigarren doana udaletik kanpo gera daiteke, eta zortzigarrena, ostantzien, sartu. Hau dala eta, herrialde osoan nork bere kartelak imintan dauz. Izen bat, batzuten argazki eta guzti, eta zerrenda zenbakia, zerrenda zenbakiko postuagaz. Eure artean politena izenburuen dagoana: “Pachín Centurión Asuncion izioten dauan txinparta”.
Asunciondar hautesle
arduraz egona
hautagai bat daukazu
zintzo ta ona
garai zailenetan be
onena emona
jakintzan sakona
umila pertsona
dakar zoriona
Pachín Centurión da
zure gizona.
Gorputzez adineko
izan bada izan
buruz onino dabil
gazteenen gisan
gaztetatik ibili
da kultur langitzan
talentu peskisan
inoz ez gerizan
ta beti laguntzan
Diktadura garaian
hortxe egon zan.
Horrelako pertsonak
nire ustez behintzat
beharrezkoak dira
edonorentzat
baina askoz gehiago
hiri handientzat
bardintzeko latzak
ta eskuzabalak
eskerrak Asuncionen
daukagula bat.
Eta honaino gaurkoa. Ez dakit lo eiteko gauza izingo nazan ala hobeto kaleko giroan murgildu. Kriston berbenea daukie eta.