Etxien ez paretako bidaie para naban

PAraguayko Txoriyek

Egiya esateko Paraguay naturea ia-ia edonon topa leiteke, eta bereziki nabarmen eiten jat hiriyetan hainbeste hegazti topatea. Europatik etorriyak, edo holan pentsetan dot nik, larretxoriyak txitean-pitean ikusten direz, eurekaz batera usoak parketan, hiribideetan, plazetan, zugatxetan... Baina, bertoko txoriyek ez daure lekua abandona eta auzo barriyakaz batera bizi direz. Larretxorien tamainakoak batzuk direz; hasteko erabat baltzak mokoa eta guzti eta txolarrearen tamainako paragayar mikak errez ikus litekez, eurekaz batera tamaina beretsuen, agian txikertsuauek, Choguy txoriye, ‒ bai kantarena da hau ‒, urdin eta lotsatiaue. Oso ugariye be iziten da “Bienteveoa”, txori hau zozo baten tamainakoa da, baina paparra horiye deko. Zomorroak eta jaten dauz, eta behin bat ikusi nauen holango zomorro bat harrapaute zelan izugarrizko jipoie emoten eutsan enbor baten ganean jan aurreztik. Usoak baino arean-arean txikerrauek “yerutí común” izeneko usotxuak dagoz ia leku guztiyetan.

Oso ohikoak dira, halaber, argentindar kotorrak, baina nik hamen ez dot ikusi kabi erraldoirik. Eta oso politak bere direz mozolo antzeko batzuk, “lechucita Vizcachera” izenekoak, arrak marroiek eta emeak lazto klorearen antzekoak, zelaietan bizi direz, eta Encarnacionen behintzat bikote batek lehengo egunien arrautzak espaloi ondoan errun behar auzen, inurritegi apurtu batean.

Aurreko guztiez ganera, ba dago hegazti mota bat bereziki hunkitu nauana eta horida “teroa”.

 

Zelaietan ta larretan

bizi direz txori batzu

hanka luze, moko bardin,

ta buruan adats zantzu

jendeagaz ez dira kikiltzen

diardue adoretsu

ta hurbiltzean han dagoala

adieraziko dautsu.

 

Hurbiltzean klaskada bat

entzungo da errimea

altxatuko da erronkari

jarri zaitezan zu erne

gehiau hurbildu ta erasoko

dautsu ausarti, ai ene!

Eta horretan bardin-bardinak

direz arra ta emea.

 

Serioa dala dana

erakusten daure di-da

hegazkinen legez gerran

hegaldia nabari da

derrigorrean atzera egin

behar zara erretira

euren kumeak salbu ikusi

ta lasai geratzen dira.

 

Gehiago dagoz aipatu ez dodazanak, beraz seguruenik kapitulu honetan gehiautan sartuko naz.