Egunokaz Ciudad del Esten egon naz, hau da, Paraguay osoan dagoan ekialdeen dagoan hiriye. Oso hiri barriye da, benetan, 1957n esleitu aurien bere sorkuntza eta hortik aurrera ikeragarri arine izan da hazkundie, gaur egun Paraguayko bigarren hiririk handiyena da. Hasiera baten, holango etxe/txabola imini aurie beharrak gobernatzeko, eta gaur egun arte bertan dirau, eta hiriyen dagoan museo bakarra da.
Bestealdetik, Paraguako hiri arrunte da, oso etxe dotoriek dekoz, eta ondo-ondoan narras xamarrak, zenbait auzunetan gehiago direz etxe dotoriek, baie beste batzuten etxe narratsak. Iparraldien Hernandarias, eta hegoaldean Presidente Franco... (bai, neu be apur bet deseroso nago izenorregaz, baie Franco guztiyek ez direz zertan txarrak izin... ei). Autobus geltoki ondoan futbolzelaie dago, eta bertatik erdiguneraino oso etorbide ederra parke eta guzti. Hiru bat kilometro edo izango dauazana.
Etorbidea amaitzen danien udala, arinagoko museoa, eta erdigunea hasten da holango muino baten gora. Hiriko kalietan zehar ibili eta giroa oso lasaia da, txakurrek espaloietan etzunda ikus daitekez patxada betien, auzokideak aulkitetan eserite matea hartzen, edo solasean, batzutan noronor beharrean ikusten dozu, kotxiek orokorrean lantzeminetan pasetan direz... Erdigunean, ostantzien, erabat alderantziz da:
Adi egizu laguna
txiro eta diruduna
Ciudad del Esten negozioa
beti da kutuna
saltzailea ta erostuna
dira elkarren ohiartzuna
hantxe musu truk lan egitea
ez da ezaguna.
Eraikin baten ondoan
oldearen jarioan
beste bat zeinke aurkitu errez
beraren auzoan
bertara joandakoan
holako labirintoan
sartu ezkero iparra non dan
galtzen da atoan.
Igoten hasi orduko
guztiek zu begituko
eukia zaran edo ez zaran
daure asmatuko
ezeukia utzi punto
eukia dauke gustuko
edonor dator norberagana
ia zer salduko.
Miretsita hainbat etxez
eta izen komertzialez
ibili nintzan gora ta behera
apur bet tatarrez,
ohartuta pixka batez
salgai askoren izenez
Marka guztiak zuzen ta faltsu
aurkitu litekez.
Aspertuta eraikinetan
zorabioaz benetan
behera jaitsi nintzan ondoren
ta ibili kaleetan
ez nabiltsue txantxetan
zer ikusi neban bertan
kalian gauza berbera dago
baina txaboletan.