Presidente Francon da
pixkat ibilita
ostatu bat txikia
txukun jarrita
lar berri apika
baina ostatua da
oso polita.
Liliana, Mara ta Lis
bertara sartzean
harrerea egiten
daure atean
eta bapatean
Zirtzek bezala hartuko
zaitue etxean.
Bertako behargina
gauzen maratila
Lisek konpontzen dituz
azkar ta abila
maratz ta umila
lan eta lan dabilan
inurri ixila.
Antioju atzean
ta beti zurturik
Mara diruaz dabil
arduraturik
bada aukerarik
berea eskatzeko
ez dau lotsarik.
Antiojuakaz be
bertako erregina
bezeroa jasotzen
ostalari fina
gozo ta atsegina
Liliana da bertako
sorgin-lamina.
Beti prest lanerako
gozoa berbetan
laguntzaile bikaina
beti goizetan
eta agurretan
itzelezko ekaitza
ekarri eustan.
Hango egonaldia
behin batean buka
hara joan ezkero
euraz gomuta
nonbait topatuta
ez dagoz agerian
ezta ostonduta.