Danok inoz edo behin jan doguz Filadelfia gaztatxoak, gehienetan holango xafla karratuek iziten direz, eta sanguitxak egiteko erabilten diraz. Ez dakit zerikusirik okingo dauan berorrekaz, baie Filadelfia hiriya Boquerón departamentuko hiriburue da.
Boquerón departamentue Chacoko departamentuetako bat da, eta Chaco lurraldearen herena izingo da, azaleraz Castilla-Leon beste, eta Akitania Berria baie apur bet handiyaue, eta biztanleriaren aldetik ehun milera ez da ailegatzen. Hiriyek, benetan, herri handiye dirudi. Boquerón izenak antxoakaz zerikusirik daukonik ez dot pentsetan, berez hameko ingeruen egoan gotorleku baten izena ei zan.
Interesgarriyena seguruenera bere historiye da, bertora bazatoze Marlenek gustora askoan kontako dautsue bere germaniera arkaikoz zipriztindutako gasteleraz... Ez, andriek ez daki euskeraz, zeozer okin behar aban. Arin zurrean, Bigarren Gerrate Mundiala amaitu artino hamen area, kaktusak, zugaitzak, txoriyek, patariyek eta indiyuak baino ez egozan. Halango baten Errusiatik Menonita izeneko komunitate erlijiosoa etorri zan eta bertan kokau zirien. Eurek garapena emon eutsien lurraldeari eta bertoko indiyuei laguntza eskatu eutsien. Horrezkero euren arteko bizikidetzie baketsue da.
Filadelfia hiri handiya
da beti lasai ta nare
Chaco aldean hiriburua
baie pixkat be herabe
kale zuzenak eta zabalak
area askogaz hala be
area eurrez topatu zeinke
hiri barruan bada be.
Kale guztiyak sare antzera
karratuan dauz jarrita
larehun metro bazter artean
etxeentzako itzita
kale ertziek ta erdiguneak
ez dagoz oindik jagita
Kale bakarrak deko tamalez
asfaltoa iminita
supermerkatu handi ta txiki
batzuk dekoz zonaldean
arropa dendak motor tailerrak
zabalik beti lanean
jatetxe batzuk ta farmaziak
inor ba da beharrean
nik dakidala taberna bat dau
jarrita erdigunean.
Goiz gehienean kalean dago
oso baketsu giroa
ezin da pentsa hortxe sortzerik
inola be enreroa
ta bat-batean kotxe pila bat
hasten da pake ondoa
hamabiyetan jende guztiya
bazkaltan etxera doa.
Museoa be dago hiriyan
emoterako diztira
bost bat eraikin parke batean
kulturzaleen pozkida
historia ta natura bere
joan zaitekez begira
indiyuak be badagoz baina
proagonista ez dira.