Etxien ez paretako bidaie para naban

Filadelfiako biztanleriya

Filadelfian bost talde etniko bizi direz, garrantzi ekonomikoaren aldetik lehenengoak Menonitak dira. Honeek XVI mendean Alemanian sortu zirien eta hauna ailega baino lehen Prusian, Errusian eta Sobiet Batasunean bizi izin zirien. Gero paraguayarrak dagoz, etorri, menonitak eta gero etorri zirien eta menonitek eragindako onura ekonomikoak erakarrita etorri zirien. Azken taldeak indiyuak dira, edo bertoko jatorrizko biztanliek dira. Hiru talde dagoz: Enlhetak ( eta kontsonante guztiyek ahoskatzen direz), gero Nivaĉlesak dagoz, eta azkenik Ayoreoak.

Menonitak pelikuletan agertan diran protestante horreek direz, XIX mendeko itxuriegaz eta bortizkeriari uko egiten dautsienak. Euren fedea mantentzen deurie, euren erritoak, eta euren izaera germanikoa, onino garai bateko alemanieraz egiten daure berba, eta asko ta asko Errusian mende bitan egon zirien. Fisikoki errubioak, begi urdin, zurbilak eta altuak dira. Hameko jaun ta jabe direz.

Paraguayarrak etorri diran azkenak direz, fedearen aldetik denetarik daukie, kristauak, protestanteak, ateoak... Hizkuntzaz gazteleraz edota guaraniz egiten deurie. Fisikoki be denetarik dago, batzuk itxura aldetik erabat indiyuak direz, eta beste batzuk zuriagoak eureopear antza izin artino.

Indiyuen artean aniztasune be handiye da. Hiru talde direz eta bakotxak familia ezberdin bateko hizkuntza egiten dau... Nolabait esateko, Arabiera, Gaztelera eta Euskeraren arteko moduko aldea.

Enlhetarrak ziran leku honetan bertan bizi ziranak, eta Menonitei harrera egin eutsienak, lagundu, eta abarreko guztiye. Hasieran baina lar ez ei ziran fiatzen Menonitez, zeren euren kazikeak menoniten liderrari esan ei eutsen menonitek enlhet bat hil ezkero, eurek menonita guztiyek akatuko eurezala. Inongo menonitak ez euan enlhet bat hil, eta gaur arte bakeak iraun dau.

Nivaĉlesak be halango bidie egin daure, hamen be bizi direz, baie ez daukie enlhetek deukien hartuemon ona Menonitekaz.

Azkenik Ayoreoak hezkaitzenak dira, batzuek bizimodu arruntagoa daroie, baina beste batzuk onino basoan bizi direz eta gizon zuriagaz ez daure gure kontakturik.

Indiyu guztiyek euren hizkuntzak mantentzen deurez.

 

Enlhetak ezetzeko

joan nintzan bisitan

bizi zirien eta

hor hiriyan bertan

beste biak ostera

itzi nauzen falta

azkenik denporea

amaitu egin jatan

 

Enlhetak bizi ziran

herrian ondoan

eta haraino tirri-

tarra nintzan joan

jakinmina buruen

handiya neroan

kazikea jarrita

egoan tronoan.

 

Lehenengo eta behin

sartu erreserban

gizon bat hor egoan

itauntzeko eran

kazikea non ete

egoan aukeran

horko etxean esan

eustan ba primeran

 

etxera hurbilduta

bertan deitu neutson

hasieran pentsa nauen

ez da inor egon

komuneko bonbea

saka ta jaramon

haziera onagaz

bostekoa emon.

 

Nire asmoa esan

neutsan hasieran

eta bera kontaten

hasi zan aukeran

astiro ta pentsaute

denporeak hegan

ordu erdian bost bat

berba egin eban.

 

Bertara agertuta

turistaren gisan

oso gauza gutxi be

niri eusten esan

ikusita egoerea

horrelako trazan

atxakiya bilatu

ta urrundu nintzan.