Bada, zapatu goizien hoteletik salto batera dagoan klinika batera joan nentzen, bertan Pcra egiteko eskatu eta 550.000 guarani izingo ziriala esan eustien, ia txarttelagaz paga neikean, eta ezetz; eskudirutan joan behar izin nentzen. Itzuli nentzen, itxaron neuan, eta andra mediku eperdifrontoi batek hartu ninduan. Zergaitik holango doako zatarkeriye? Bada isipue hartu ebanien, sudurzulotik gora sartun ebalako, eta gero bueltak emoten hasi zan, basiak egiten balego lez. Mina ein eustan, erabat lekutik kanpo egon zan min hori, eta bere... haserrearen haserreaz? bekaizkeriaren bekaizkeriaz? Alperreriaren alperreriaz zapatu baten beharrean ebilako?
Hurrengo egunean itzultzeko esan eustien, baina handik ordu pare batera telefonoz deitu eustien emaitzak lagina hartun eta lau ordure emongo eustiela esateko. Arequipara joateko hegaldiya hartu neuan. Bazkaltan joan nentzen, bazkaldu neuan, klinikara itzuli nentzen, eta emaitza jaso neuan: Baiezkoa... Covida neukola.
Analisia jaso
ta sinetsi ezin,
ustez ibili nentzen
mosukoagaz fin
baina positiboa
neu be bardin-bardin
hamabost egunetan
konfinatu nendin.
Gauzak hartu beharko
jatortazan eran
nora joanik ez ta
bakarra aukeran
ganera agindua
euren esakeran
hotelean konfinau
behar izin neban.
Sinetsi ezinean
tontoaren gisan
ondo azaldu eistan
erizainari esan
bigarren eritziya
behar nebala izan
bigarren eritziya
bardina izan zan
lasaitu behar izan naz
nire afanean
bidaia sartu bada
orain etenean
topa gura ezkero
beitu hotelean
eta hementxe nago
egon-egonean.
Irudiye nik eginekoa da.