Etxien ez paretako bidaie para naban

Asuncionen egon-egonean: Lalengo astien. PANAMBIkoak

Hogeitalau ordu eguneko leku baten pasa ezkeitino, zertzelada guztiyeri arretea emoteko paradea daukazu. Batzuten, baina, zagozan lekuek berezko bizimodue deko eta soka luze, bardina izin behar zan horretan murtziloak hasten dira agertan.

Hara non, martitzenien PANAMBIko partaideak agertu zirien hotelera. Danak? Ez dot pentsetan. Baina bai hogei bat. PANAMBI Paraguayko Trabesti, Transexual eta Transgenero elkartea da. Hurrengo hiru egunetan talde dinamikak, eztabaidak, proposamenak, txostenak, emendakinak, ekarpenak egiten eta lantzen ibili zirien. Hortik komunikatua plazartu daurie, Paraguayko gizarteari be Giza Eskubideak gizaki-pertsona guztieri dagokezala eta eurak be pertsonak dirala, beraz eureri be Giza Eskubideak zor jakezala. Batu zirien gehienak emakume zirien, bateron bat be gizonezkoa baina askoz gitxiau... Erratute ez banago, jakina.

 

Ustekabie izan

neban nik atsegin

jende taldea hona

bat-batean jaugin

urrutitik nekusan

ta eurek ni bardin

distantziari eutsi

eutsen eurek fin-fin

ta eurengana neu be

hurreratu ezin.

 

Goizez jarduten auren

euren bileretan

bardin egiten auren

gero arratsaldetan

iradokizun asko

proposamenetan

talde handian eta

talde txikietan

ta gaueko jarduna

ez zan goiz etetan.

 

Pandemia garaian

nonbait moralzaina

indarra erabiltzen

baeukon tamaina

erasoak ugaldu

ziran alajaina!

Nola ahuntz makalean

ugaldu akaina

errepresinoak dau

osasun bikaina.

 

Bigarren egunien

notizia plazan

Letizia erregin

bisitari gisan

ia jazoerari

zer ete neritzan

bost axola eustala

neutsen hala esan

eurentzat ilusino

oso handia zan.

 

Alde egin eurien

halako goiz batez

barikuan hain zuzen

goizean suertez

polita izan zan hau

guztiya izatez

bakarrik opa dautset

nire borondatez

eurekazko zor danak

behingoz kita beitez.