Badakit hotela arinau deskriba neuana, bai. Baina hamabost egun hamen pasa eta gero, zeozertzuk kontetako badaukodaz, euki.
Hasterako hotela non dagoan kokaute esango dot. Auzoan gitxitxo ibilia naz, baina ikusi dodan neurriyen jende arrunte bizi dan auzoa da, etxe gehienak solairu bakarrekoak, apalak, lur apurtxu bategaz ingeruen, eta danak bizimodu banakoak. Beste leku askotan bezalaxe, etxebizitza batzuk ozo dotoriek direz, azulejoak, adriluak, burdinezko hesiak, alarmak, kontzertinak... eta beste batzuk barriz sano umilagoak, adriluzko hesiya bai, baina ez oso altu. Auzo honetan kaliek ez dagoz asfaltaute eta harri latzez dago eginda kalie. Bertara sartzen diran kotxe guztiyek polito moteltzen deure abiyada hamen ibilteko. Hau dala, bestie dala oso auzo lasaie dirudi honek, ospe txarra badeko be. Nik kaleetan ibilite ez neuan jende arrarorik ikusi, ‒ egia esanda jenderik apenas ez neuan ikusi ‒, baie auzoa mugatzen dauan etorbideetan, autobus geltokitik paraje, indio dexente dago eskean, eta arriskutsuek ei.
Hotela, jaubearen esanetan, Doña Olga, hogeita hamar bat urte deko. Egituraren aldetik patio baten ingeruen eraikitako etxie da. Beheko eta lalengo solairuek ondo amaituek dekoz, baie bigarren eta hirugarren izin leitekezanak amaitu barik dagoz, eta hazurdura triste, baltz, arrea agerien daukie. Geletara joateko patioaren ingeruen dekozan karradera eta eskileretatik zehar ibili behar da. Parte baten, justu sarreriaren ganean dagoanean, gelak alkarren aurrean dagoz, bestela, enparauak balkoi antzeko baten dagoz patiora begira.
Hotel osoa kolore bero lasaietan margoztuta dago, berdea, larua, adrilu...
Santo Domingo hotela dogu
oso leku atsegina
hiri erdiyan oasia da
deskantsurako egina
bizitasune bere neurriyen
euki badeko jakina
inportantena ahaz ez daidan
egingo dot ahalegina.
Sukalde lana beti daukie
eskarmentuez beteta
oilasko papar xerra ogitan
plantxan ta txarri txuleta
entsaladeaz ala arrozaz
maisu eran prestaketa
afari eta bazkariyetan
besterik ez dago eta.
Gosaltzerako bilera dago
mahai txukun baten jiran
kafea eta egosia be
esnatzeko perspektiban
pastelak bere topa leitekez
baina euren narratiban
gure ogi zopak kafe esnetan
ez dakiye ze ete diran.
Eta langile ia guztiyak
dabiz betarte serioz
garbitzaileak sukaldariak
horrela doaz ta datoz
emakumezko adinekoak
aurpegi alaia arrotz
bi izan ezik beste guztiyak
jubilatzekotan dagoz.
Doña Olga da jaun eta jabe
beti pozik irripartsu
gogo itzelaz zure galdea
entzungo dautsu amoltsu
tratuan bere gozo-gozoa
baina ohartu naz aizu
berbetan sano eginagaitik
gitxitxu entzuten dautsu.
Santo Domingon ikusi dodaz
oilo zahar ta oilanda
enpresaria eta langilea
eta gazteen parranda
hala be egin behar dautsat nik
oraingoan propaganda
itxialdia egiterako
leku ederra izan da.