Etxien ez paretako bidaie para naban

Bestelako Ingurumarietan

Azkenien Paraguay itzi, eta Perure abiatu naz. Peru ikusten Arequipatik hastea deliberatu neuan eta hegaldia erosterakoan sano merkiaue zan Arequiparaino Limaraino baino. Eta baton batek esango dau: Normala, Arequipa Asuncionetik askoz parajeau dagoalako Lima baino. Bada, ez. Ez da horrexegaitik, zeren Arequiparaino joateko bai ala bai Limatik arinau pasa behar neuan; Limaraino hegazkin bakarra hartu behar nauen, eta Arequiparaino bi, aldiz. Beraz ez da errez ulertzen zergaitik bidaia luziaue merkiaue dan.

Beste alde batetik, hegaldi konpainietan ni “kirol-friendly” edo halango zeozer izendatu behar izan naurela pentsetan dot, ze ni noala aprobetxetan daure kirol talde bat edo beste mugitako. Lalengoan irristaketa artistikoko selekzioak ziran, eta oraingo honetan emakumezkoen Club Alianza Lima futbol taldea izan da. Antza Paraguayn “Copa Libertadores” delakoa egin da eta eurek parte hartu deure. Azkenien final laurdenetan galdu eta etxera joiezan. Neskatila partidea txandal grisez jantzite, pozik etxera itzultzeagaitik, baina ez pozarren, irabazi baleure lez.

 

Asuncionetik urteterako

zirien goizeko seirak

berrehun bat lagun neska ta mutil

agure, atso ta seinak

ta eguzkiak agertan euzan

lehenengo izpi ziztrinak

eguzkiagaz batera igon

eban zerure hegazkinak.

 

Eguraldia egun horretan

ez etorran dotorea

afrontue zan iragarria

euri ta haize boladea

baina zerutik bestelakoa

zan nire begiradea

hodei zuriek egiten euren

lur ganeko izarea.

 

Lehiatilatik begiak luze

ia zer agertuko zan

ibai handiek zelai txikerrak

tartean hodeiek dantzan

Andes mendiyek ilusinoaz

nonbait espero nebazan

gogoa neukon oso handiya

baina lokartu egin nintzan.

 

Intzarri eta beheko paisaia

ederra bezain gogorra

mendi arreak, atx biluziak

ta errekasto idorra

gris eta gorri, baltz eta laru

guztiak nahastean horra

Goilautada zan zabal-altua

ikaragarri lehorra.

 

Itxura danez lantzeminetan

bertan joten dau euriyak

errekastoak eragiten dauz

lurrean zintzur zauriyak

zuhaitz txikerrak larre meharrak

eta ziur be sasiyak

euren artien igertan ziran

herri inurri txikiyak.

 

Mendiak bere bazirean ta

puntea euken elurtua

horretarako baina mendiya

behar zan oso altua

zuriyak baina zikintzen euan

holako basamortua

lautadan bazan orban zuriya

ziur zala gatz lakua

 

Basamortue izanagaitik

bizitzea da normala

zomorro edo erlemandoa

okupatuaz magala

lerro luzeak agertan ziran

hortxe bertan nola-hala

bideak ziran froga argiya

gizakia dabilala.