Bai, badakit oso txiste erraza dala baie ezin neuan egin barik itzi.
Eta ez, gaur ez naz Shakirari buruz berbetan hasiko. Hasteko Shakira Kolonbiarra delako eta ni onino Perun nago.
Hasteko “Huaca” berbak Kitxua hizkuntzan “santutegi” esan gura dau, eta honela deitzen dautsie inguruotan inkak etorri aurreko aztarnategiei. Berez, gaur egun, aztarnategiok paisaian agertan diran buztinezko munoak diraz. Lautada lau-lauean, (erredundantia zilegi bekit), maiz soloen artean, holango buztin metak ikusten dira. Euriyak adobeak denboraz, pazientziaz eta ekaitzaren indarraz urtu dauz, hasierako itxuratik oraoitzapen errukarria itziaz. Gaztelarrak eurak santutegiak, edo leku bereziyak ziriala jakindakoan egon eitekeana erauzten saiatu zirian, eta lortu be, gitxi-asko. Mendeak joan, mendeak etorri lapurrek bere horretan segidu daurie eta onino harrapaketak izaten dira.
Trujillo inguruan hainbat dagoz, baie ezagunenak “Ilargiaren Huaca” eta “Eguzkiaren Huaca” dira. Berauek Trujilloko hegoaldean dagoz Moche Lautada izeneko paraje baten Muno Zuriaren magalean. Ilargiaren Huaca erlijio gunea zan eta Eguzkiarena gobernurako. Huacok egin euazan kulturie “Moche Kulturie” zan.
Trujilloko iparraldean Chan Chan hiriya dago. Berez, gaur egun ikusten dana baino askoz handiyagoa zan, baie zelan inguruen nekazaritza lurrak dagozan hainbat eta hainbat aztarna galdu dira. Huacak baino berriyagoa da eta tenpluak dira eraikin nagusiyak. Hiriyau eta tenpluok “Chimu” izeneko kulturak ein euzan.
Biyek ala biyek gauza bi daukie komunean: Mutikoa eguraldiaren fenomenoa euren kezka nagusiya zala, eta gurtze honetan giza sakrifizioak egiten eurezala.
Moche herria ez zan
bizitzen belartzan
baina jarduten euren
han nekazaritzan
solo ederrak bere
lortzen euriezan
natureagaz behintzat
orekan ebizan
baina eguraldiya
euren etsaia zan
Zoriontasun betea
inoz behar eten
emonagaitik beti
gehiago leike ken
Aiapaec jainkoa
mesedetan zeken
afrontu itxureaz
eutsen erasoten
lantzean behin zerua
ernegetan jaken.
Mutikoa etorten
jaken ekaitz gisan
uriola itzelak
eratzen eutsezan
Aiapaec-en nahia
behar euren jasan
asetzeko odola
isuri behar zan
Euren seme bikainak
eskaitzen eutsezan.
Biktimak hautatzeko
gizonak lehenengo
borrokotzen zirian
beso eta zango
galtzaileen bizitzek
ez euren iraungo
herria babesteko
zein ohoreondo
hainbesteko ohorea
be ez zan izango.
Mutikoak jarraitu
eban ohituran bat
Aiapaec jainkoa
hartu ahal zan gortzat
Moche kulturea zan
desegin erabat
jendea nora ezik
urteetan hainbat
Chimutarrak agertu
ziran arte behintzat.
Chimu kulturan ziran
arrantzale finak
nekazaritzan bere
polito eginak
ilargiarentzako
euren otoitz minak
Mutikoagaitik be
eskaini biktimak
bardin-bardinak ziran
baina desbardinak.