Antzineko hilobiak dauzen lekuan, gizaki mota berezi bat sortzen da, eta hori da “hilobi ebaslea”. Sarri inguruko nekazariyak iziten dire, gosearen goseaz, edota bizimodu errazague dalakoan, antzineko hilobietan sartu eta baliyozko egoan guztiye arpilatzen eurien. Euretako batzuk Konkista garaiaren ondoren etorri zirien gaztelarrak izan ziran. Eta zelan arinagotik egozan eta ez zirian kristauek, ez eukien inolako errukirik edozer hondatzeko tenplu, hilobi, eraikuntza edota lekuottan. Halan hainbat eta hainbat ondasun betiko galdu zirien, edo zale pribatuen esku jausi zirien. Batzuk, gerora be, bertoko museoak sortzeko dohaintzak izin zirien eta holan jabego publikorako berreskuratu, ala eskuratu, zirien, besbatzuk barriz galduta dagoz bilduma pribatuetan munduen zehar.
Hala eta guztiz be, lapurrok ez eurezan topa egozan toki guztiyak, eta lantzien-lantzien arkeologoek aurkitzen dauriez hilobi osak ikutu barik, sorpresan handiak hartuaz. Euretako famatuenetako bi Sipango Jaunarena eta Caoko Andriarena dira.
Sipango Jauna III mendean bizi izin zan erregie izin zan. Bere hilobia ukutu barik aurkitu zan eta beragaz sartundako abarastasun guztiyak, zein gizaki errukarriak bertan topa eurezan.
Bere azpien hilobi gehiau topa direz, bere birraitita barne. Hilobi hau Lambayequen topa zan eta gaur egun bertan dagoan museoan ikus daiteke.
Caoko andrie Magdalena de Cao izeneko herrian dagoan Huacan topa zan.
Caoko andrea aukeran
dator tragediaren eran
larehungarren urtean hil zan
eta ehortzi primeran
mila ta seirehun urtean behintzat
pakean deskantsa eban.
Ahaltsua izan arren
gizakia beti herren
bere izarrek bizitza labur
berarentzako ekarren
andra gaztie izanik hil zan
umea erditzearren.
Urre ta kobre andana
gorpu ganean emana
zinabrio be imini euren
sinismen batek esana
zenbat ondasun ohoratzeko
hondarra baino ez dana.
Deskubrituta azkenez
berarentzako tamalez
bere betiko deskantsua guk
show bihurtuta hain errez
materialismo goituan bizi
garenontzako ezer bez.