Abenduaren 22an, presoen eskubideen aldeko mobilizazioa Deustun

Erabiltzailearen aurpegia Sare Deustu 2017ko abe. 20a, 10:51
Azken hilabeteotan 1.000 inguru izan dira beren sinaduraren bidez euskal presoen dispertsioaren eta urruntzearen aurka azaldu diren deustuarrak. Beste urrats bat egiteko eta denok batera kalera irteteko unea da. Elkarrekin aurrera egiteko PREST GAUDE! Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Preso gaixo larriak etxera! Euskal presoak Euskal Herrira!