1948ko Abenduaren 10ean Nazio Batuen Erakundeak “Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala” onartu zuenez gero, giza eskubideen nazioarteko egun bilakatu zen gaurko eguna mundu osoan. Dokumentuan gizaki guztien oinarrizko eskubideak adierazten dira, sexu, erlijio, hizkuntza edo iritzi politiko ezberdinerako gizakiok ditugun eskubideak aitortuz besteak beste. Egunak duen garrantzia sinbolikoa baliatuz, Sare Herritarretik ere gure aldarrikapenak azaleratu nahi ditugu beste hainbat giza eskubideen aldeko adierazpenen artean.
10 urte bete ditugun hontan, gure ibilbidean argi adierazi da beti giza eskubideekiko dugun konpromezua, zeinak Euskal Herrian bizitako gatazkaren baitan, handiak izan diren eta diren bizi ditugun eskubide hauen urraketak. Urteetako gatazkak, giza eskubideen hainbat urraketa ekarri ditu gurera. Biolentzia ezberdinek sortutako biktimak berriro gogora ekartzeaz gain, oraindik orain salbuespen politikak euskal preso, iheslari eta deportatuei eragiten dien urraketak nabarmendu nahi ditugu gaur.
Salbuespenekin amaitzeko garaia da, lege bidegabeek zigor bidegabeak ahalbideratzen jarraitzen dute espainiar estatuan. Giza eskubideak urratzen dituen eta bizi arteko espetxe zigor estalia den 07/2003 salbuespen legeak indarrean jarraitzen du oraindik espainiar estatuan.
Orain arteko bide beretik, Sare Herritarrak giza eskubideak bermatu daitezela aldarrikaten jarraituko du datozen deialdietan ere eta nola ez, Urtarrilaren 11an Bilbon. Salbuespenekin amaitu eta gatazkaren ondorioen konponbide garaia da, elkarbizitzaren garaia.
Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!