-
Urriaren 10an Ankaran gertatutako atentatuaren inguruan gure gaitzespen etiko eta politikoa adierazi egiten dugu.
-
"Bakea, lana eta demokrazia” –ren alde manifestatzen ari ziren ehun baino gehiago pertsonen hilketa dela eta gure min zintzoena adierazi nahi dugu. Zauritutako personak ahal den azkarren bereskuratu dadin espero dugu.
-
Elkartasuna adieratzten dugu manifestaldira deitu zuten eta atentatuaren objektibo ziren erakunde profesional, sindikal (DISK eta KESK) eta politikoekin (HDP). Bereziki turkiako ezkerrari eta kurdistango mugimenduari ireki nahi diogu gure elkartasuna, azken hilabeteetan hainbat atentatuen objektibo izan bait dira, hauetako asko hamarka hil eta zaurituekin, Diyabakir eta Suruc-en gertatuak bezala.
-
Turkiako estatuari eta gobernuari atentatu honen autoretza argitzea eskatu egiten dugu. Baita ere, gure kezka adierazi nahi dugu turkiako gizarte zibilek antolatutako manifestaldiak jasaten ari diren errepresioa dela eta, biktimei elkartasuna adierazteko manifestaldiak eta gobernuarekin kritikoak direnak.
-
Hurrengo azaroaren 1an Turkian izango diren hauteskunde orokorrak bakean izan dadin eta gizartearen eskubide demokratikoak bermatu daitezen dei bat egin nahi dugu. Hauteskunde honen emaitzak demokrazian, bizikidetzan, bakean eta gizarte eskubideen inguruan hobekuntzak egoteko balio dadila espero dugu.
-
Azkenik, Turkiako Gobernuak eta PKK gerrilla kurdoaren arteko bake prozesuarekiko babesa adierazi nahi dugu, momento honetan geldia, tamalez. Baita ere prozesu honen geldierak ekarri duen biolentziarekiko gure gaitzespena adierazi nahi dugu. Giza Eskubideen errespetua, bereziki Kurdistango biztanleriarena, era larrian arriskuan jartzen ari da, eta honekiko kezka eta gaitzespena adireazi nahi dugu.