UdalBerri udal-taldeak ekotasa bat bultzatu nahi du, Bilboren turismo-sustapena ingurumen-jasangarritasuneko parametro espezifikoak oinarritzat hartuz bideratutako udal-finantzaketarako iturri osagarri bat izateko.
Bilboko Udalak 2017ko ekainean egindako koiuntura ekonomikoari buruzko azken txostenaren arabera, turismoak Bilbon gorantz jarraitzen du, hala bidaiarien sarrerari nola ostatu-gauen kopuruari dagokienez, % 6,5 eta % 3,1 handitu baita, hurrenez hurren, 2016ko maiatzarekin alderatuta. Hiriarentzat oso positiboak dira zifra horiek, 150.000 ostatu-gau baino gehiago eta 80.000 bidaiari baino gehiago izan baitira joan den maiatzean.
Podemosek, Ezker Anitzak, EQUOk eta independienteek osotzen duten koalizioak uste du testuinguru hori egokia dela bisitatzen gaituzten turistei kobratuko zaien ekotasa bat diseinatzen hasteko, Europako hainbat hiritan dagoeneko egiten den bezala. Hori guztia, Bilbon turismo-eredu jasangarri bat garaiz ezartzeko xedez, modu orekatuan handitzeko, Estatuko beste hainbat hiritan gertatzen ari diren arazoak saihestuz, turismo masifikatu eta kontrolik gabekoa arazo instituzional eta sozial bilakatu baita.
“Bilbo helmuga-turistiko jasangarria izatearen beharra defendatuko dugu iraileko osoko bilkuran. Ekotasarekin bildutako dirua turistek kontsumitutako zerbitzuak: Co2 emisioak, hiri hondakin solidoak… ordaintzeko erabili beharko litzateke. Horrezgain, ingurumen-jasangarritasuneko parametroak dituzten proiektu turistikoak sustatu beharko lirateke”, adierazi du Carmen Muñoz, UdalBerriko bozeramaileak.